Derioztar batek 1,2 milioi euro irabazi du Bonoloton

Aikor aldizkaria 2008ko api. 22a, 10:47

Suertea aldekoa izan du Derioko lagun batek, izan ere, 1.228.236 euro suertatu zaio Bonolotoan. Sarituak lau euroko apustua egin zuen Gozokiak Amancio establezimenduan. Zozketa apirilaren 18an izan zen. Sari txiki batzuk eman arren, lehenengo aldia izan da establezimendu horrek honelako sari handia ematen duena. “Poz-pozik gaude; sinetsi ezinik”, esan digu bertoko Jose Amancio Riverak.