Areosa abesbatzak kontzertua eskainiko du Derion

Aikor aldizkaria 2008ko api. 25a, 10:28

Ipar-Alde abesbatza joan den urteko urrian izan zen Piñeiros-Naron herrian (Galizia). Coral da SC Areosa bertako abesbatzak ederto hartu zituen derioztarrak, eta azken horiek maiatzean Derion emanaldia emateko gonbidapena luzatu diote. Emanaldia maiatzaren 2an, barikuz, arratsaldeko 7:30ean izango da Gurea Aretoan. Ostean, kopaua eskainiko da.