Derioko Udalak kontsumo gutxiko 704 bonbillak banatuko ditu bihar. Banaketa leku hauetan egingo dute: goizeko 11etan, Errekalde egoitzan; eguerdiko 12etatik aurrera, eskoletan; eta eguerdiko 14etatik aurrera, udaletxean. Ekimenak herritarrei energiaren kontsumo eraginkorraz kontzientziatzea du helburu. Nortasun agiria aurkezten duen pertsona bakoitzak kontsumo gutxiko bonbilla bat jasoko du.