Maiatzaren 17an, zapatuz, Derioko VIII. Argazki Rallya izango da, bertako DAT elkarteak antolatuta. Ekimena Derioko Udalak eta Danerik Paraje elkarteak babesten dute.
Rallyan edonork har dezake parte, eta inskripzioak hiru euro balio du. Izena ematea zapatuan bertan egin beharko da 10:0etatik 10:30era bitartean kiroldegiko Kultura Aretoan, eta parte-hartzaileak han jasoko dituzte rallyaren gaiak.
Lanak 13:00etan aurkeztu beharko dira Kultura Aretoan, eta memoria-txartela bakoitzean gehienez 10 argazki egon ahalko dira.
Antolatzaileek hiru sari emango dituzte: 150 euro eta diploma, argazki-bildumarik onenari; 100 euro eta diploma argazkirik onenari; eta 50 euro eta diploma argazkirik originalenari. Azken sari hori Derioko Dendarien Elkarteko partaide diren dendetan erosteko txartela izango da.
Sariak ekainaren 7an, zapatuz, banatuko dira Gurea Aretoan eguerdiko 12:30ean. Lan guztiak DAT taldearen webgunean eskegiko dira: www.datfotoderio.com.