‘San Isidro’ Xake Openak nazioarteko maisuak batuko ditu

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 22a, 14:58
Maiatzaren 25ean, domekaz, ‘San Isidro’ Nazioarteko Xake Opena izango da Derioko kiroldegian, Derio Xake Taldeak antolatuta. Opena goizeko 9:30ean hasiko da eta bertan izen handiko maisuek hartuko dute parte: Azer Mirzoev (Azerbaijan), Ruslan Pogorelov (Ukrania), Carlos Varas (Txile) eta Stuart Conquest (Erresuma Bata), besteak beste. Xakeak 10. edizioa beteko du aurten, eta antolatzaileek esfortzu handia egin dute sari onak eskaintzeko. Orotara, 25 sari emango dituzte, eta nagusiak hauek izango dira: 600 euro eta txapela, irabazlearentzat; 350 euro, bigarren sailkatuarentzat; eta 250 euro, hirugarrenarentzat. Izena ematea zapatura arte egin daiteke. Informazio gehiago: www.derioxaketaldea.org webgunean eta 6557279 79 telefono zenbakian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).