Derioztarrak, bost kontinenteetan

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 30a, 09:08

Tximintx Derioko euskara elkarteak ‘Derioztarrak, bost kontinenteetan’ hitzaldi-sorta antolatu du. Hitzaldiok ekainaren 2tik 5era bitartean izango dira, arratsaldeko 8etan, Gurea Aretoan, eta derioztar gazteek munduan zehar egindako bidaien berri emango dute bertan. Jon Maia bertsolari eta bidaiariaren saioak amaiera emango dio hitzaldi-sortari. Maiak ‘Apaizac hobeto’ espedizioari buruzko gorabeherak kontatuko ditu.