Maiatzaren amaieran Euskadiko Pumse Txapelketa izan zen Etxebarrin. Pumse-ak erakustaldiak dira Taekwondoan.
Doyan Derioko klubeko 15 lagunek hartu zuten parte Txapelketan, eta oso emaitza onak lortu zituzten beheko kategorietan. Aitor Merodiok lehenengo postua lortu zuen benjamin mailan, eta Kerman Arranz ere txapelduna izan zen kimu mailan. Markel Larrabeitik eta Anne Jauregik hirugarren postua eskuratu zuten haurren kategorian, eta Erlantz Atutxa bigarrena gelditu zen junior mailan. Asier Rodriguez klubeko maisua txapelduna izan zen senior 2 kategorian.
Gainontzeko parte-hartzaileek ere oso erakustaldi ona egin zuten: Ekaitz, Beñat, Sara, Leire, Nagore, Ivan, Ander, Irantzu, Martin, Iñigo eta Garikoitz.
Beste alde batetik, Kerman Arranzek Espainiako Teknika Txapelketan hartuko du parte urrian.