Derioztarrek sukaldaritza udal eskola izango dute ekainetik aurrera. Inaugurazioa datorren astelehenean eta martitzenean egingo dute, eta bertan Aitor Elizegi –astelehenean, 18:00etatik 20:00etara- eta Daniel GarcÃa –martitzenean, 19:00etatik 21:00etara- sukaldariek hartuko dute parte. Horiek sukaldaritza eskola emango dute doan, eta izen-ematea Sollube kaleko informazio bulegoan egin behar da. Kurtsoetan 25 lagunentzako tokia dago.
Derioko Sukaldaritza Udal Eskola Larrabarri etxean jarri dute. Tailerra urritik ekainera bitartean emango dute, eta hiru talde osatuko dira: bata, goizean; eta beste biak, arratsaldean. Hastapen-ikastaroak izango dira; hala ere, kurtso espezifikoak egiteko aukera egongo da. Ikastaroak sukaldari profesionalek emango dituzte.