Musulmanentzako hilerria zabalduko da Derion

Aikor aldizkaria 2008ko eka. 27a, 09:33

Euskal Autonomia Erkidegoko musulmanek Madrilera edo Zaragozara joan behar dute, senideak Koraneko arauei jarraiturik lurperatu ahal izateko. Baina egoera hori laster aldatuko da, Euskal Herriko musulmanentzako lehenengo hilerria Derion zabalduko baitute 20 egunen buruan. Bertan Bilbon bizi, jaio eta hiltzen diren musulmanak lurperatu ahalko dira. Hilerriak 300 metro karratu eta 300 hilobi izango ditu.