Gernikako Batzar Nagusiek eskubide osoko kidetzat onartu zuten Derioko San Kristobal elizatea 1688. urteko irailaren 24an. Deriori eserlekua, hitza eta botoa egokitu zitzaizkion. Harrezkero 320 urte pasatu dira, eta irailaren 24an ekitaldi instituzionala egingo dute herrian, urteurrena ospatzeko. Beste alde batetik, liburuxka egiten dabil Derioko Udala. Liburuxka horretan XVII. mendeko azken urteetako bizimodua jasoko dute, eta Batzar Nagusietan sartzearen arrazoiak azaldu ere egingo dituzte.