<i>Muwashahat</i> ikuskizuna Derion, ‘ostiral kulturalak’ ekimenaren barruan

Aikor aldizkaria 2008ko ira. 4a, 13:40
Barikuan Muwashahat ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Derioko Gurea Aretoan, iluntzeko 8.30etatik aurrera. Ikuskizuna kultura arteko proiektua da, eta Siria eta estatuko musika estilo ezberdinak uztartzen ditu. Proiektuak kultura arteko elkarrizketaren beharrari erantzuna ematea du helburu, eta bertan parte hartzen duten kolaboratzaileen artean Siriako The Homs Band eta Manuel Iturregi soinujolea eta albokaria aipa daitezke. Ikuskizuna Derioko ‘ostiral kulturalak’ ekimenaren barruan antolatu da, eta sarrerak Herritarrentzako Informazio Bulegoan jarri dituzte salgai. Sarrerak bost euro balio du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).