Gaurtik domekara bitartean Rubik Kubo Europako Txapelketa izango da Derioko kiroldegian eta pilotalekuan. Txapelketak 20 bat herrialdetako speedcuber batuko ditu Derion, eta horrezaz gainera, hainbat jarduera kulturala ere eskainiko zaizkie bisitariei: Gurutze Beitia umorista eta Golden Appel Quartet taldearen emanaldiak eta Kepa Junkera trikitilarien kontzertua, besteak beste. Txapelketa Udalak eta Derio Komunikazio taldeak antolatu dute.