Atzo oso egun berezia izan zen Dolores Martinezentzat, izan ere, derioztarrak 100 urte bete zituen. Lander Aiarza Derioko alkatea eta hainbat zinegotzi emakumearen etxeraino hurbildu ziren arratsaldean zoriondu eta opari bat ematera. Dolores seme-alabekin eta ilobekin zegoen etxean.
Emakumea 1908. urteko irailaren 18an jaio zen eta 12 seme-alaba izan ditu. Horietako bederatzi daude bizirik. Era berean, 23 iloba eta 23 biloba ditu. Dolores mende bat bete duten emakume gutxienetarikoa da.