Derioko Udalak apustu handia egin du kulturaren alde eta ‘Bariku kulturalak’ ekimena horren adibiderik argiena da. Udalak eskaintza hirukoiztuko du urrian, eta hilaren 10ean Oskorriren kontzertua izango da 22:00etatik aurrera Mikel Deuna plazan. Taldeak ‘Bandaband’ ikuskizuna aurkeztuko du, Bizkaiko Batzar Nagusiek Derio duela 320 urte elizatetzat onartu zutela ospatzeko ekitaldien barruan.
Beste alde batetik, “Ez dok hiru†Bikoteatroa taldeak Larru haizetara lana antzeztuko du hilaren 17an Gurea Aretoan. Sarrerak laster jarriko dira salgai; bakoitzak bost euro balio izango du.
Hilaren 24an Liburutegien Eguna izango da, eta Derion ere jai hori ospatuko dute udal liburutegian. Fernando Zamora poetaren ahotik, besteak beste, Pablo Neruda, Mario Benedetti eta Gabriel Arestiren poemak entzuteko aukera egongo da. Musika Derioko Musikaria taldeak jarriko du.