Udalak ‘Derio: Sentimendu bat’ literatura-lehiaketa jarri du abian. Parte-hartzaileek idazlan labur bat idatzi beharko dute eta bertan derioztarra izateak ekartzen dizkien sentimenduak azaldu beharko dituzte. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz idatzi ahalko dira.
Epaimahaiak sari bi emango ditu; bat, hizkuntza bakoitzeko. Irabazleek saria beste pertsona batekin konpartitzeko aukera izango dute: hotel batean gaua ematea. Afaria, gosaria eta SPA tratamendua daude sariaren barne.
Lanak azaroaren 5era arte (12:00) aurkeztu ahalko dira udaletxeko Kultura Sailean. Gutunazal itxi batean lehiaketaren izena idatziko da, eta parte-hartzailearen datuak ere jakinaraziko dira: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Lanak ordenagailuz idatzi ahalko dira zein eskuz, eta luzapena orri batekoa izango da.
Lehiaketa Derio duela 320 urte Bizkaiko Batzar Nagusietara sartzea ospatzeko ekitaldien barruan antolatu da.