Doyan gimnasioak bederatzi domina lortu ditu Basauriko txapelketan

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 22a, 15:27
Urriaren 18an, Euskadiko Taekwondo Txapelketa jokatu zen Basaurin kadete mailan. Doyan Derioko klubeko 10 lagunek hartu zuten parte txapelketan, eta guztira bederatzi domina lortu zituzten: urrezko domina bi, zilarrezko hiru domina eta brontzezko lau domina. Gainera, Doyan taldea hirugarren postuan gelditu zen taldekako sailkapenean. Urrezko dominak Itziar Pardo eta Juan del Camporentzat izan ziren; Markel Larrabeitik, Martin Arranzek eta Maria Becerrak lortu zuten zilarrezko domina bana, eta Ander Vigarak, Kerman Arranzek, Iñigo Galanek eta Tomas Solaegik, brontzezko domina bana. Azaroan Espainiako Txapelketa jokatuko da Alacanten eta Itziarrek, Markelek, Juanek eta Aitor Merodiok hartuko dute parte bertan. Kerman Arranz ere txapelketan izango da, baina bera teknika arloan arituko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).