Skaterrek hitzordua izan dute Derion

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 30a, 11:25

Argazkiak: Esther Martin

Skate tailerra Txorierriko Gazteen Jaian egiteko asmoa zuen Mankomunitateak. Hala ere, bertan behera utzi izan zuten hori, pistak oso labainkor baitzeuden ihintzaren ondorioz. Tailerra joan den domekan egin zuten azkenean eta erabat arrakastatsua izan zen. Derioko kanpoko pilotalekura 100 lagundik gora hurbildu ziren, eta skate lehiaketan 10 gaztek hartu zuten parte: Irabazleak hauek izan ziren: Aitor Ramirez, Jon Mikel Lopez eta Markel Landa. Era berean, estilo libreko erakustaldiak egon ziren Andres Miguez eta Jaime Gopeguiren eskutik.