Derioko Argazki Lehiaketak hiru sari nagusi banatuko ditu

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 30a, 14:59
Derioko Argazki Taldeak (DAT) bosgarren aldiz egingo du Derioko Argazki Lehiaketa aurten. Lehiaketan argazkigintza atsegin duten guztiek har dezakete parte, eta lehiakide bakoitzak hiru lan aurkez ditzake gehienez. Gaia librea da eta edozein lan mota aurkez daiteke, beste lehiaketa batzuetan saritutakoak izan ezik. Argazkiak zuri-beltzean edo koloreetan eginak izan daitezke eta tratamendu informatiko guztiak onartuko dira. Epaimahaiak teknika, laukiratzea eta konposizioa hartuko ditu kontuan ebazpena emateko orduan. Lanek gehienez 40 x 50 cm-ko neurria izan behar dute eta neurri bereko kartoi batean itsatsita aurkeztuko dira. Atzeko aldean egilearen datuak jarriko dira: izena, telefono zenbakia, helbidea eta argazkilarien talderen batean badago, horren izena. Lanak Udal Liburutegian aurkeztu ahalko dira abenduaren 12ra arte. Sari banaketa abenduaren 20an egingo dute, 12:30ean, kiroldegiko Kultura Aretoan. Guztira hiru sari emango dira: 150 euro eta diploma, argazkirik onenari; 100 euro eta diploma, argazkirik originalenari; eta 75 euro, Derioko parte-hartzaileek egindako argazkirik onenari. Lan onenekin argazki erakusketa bat egingo da eta hura abenduaren 20an bertan inauguratuko da. Informazio gehiago datfotoderio.com webgunean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).