Danerik paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalak Erakusleiho Txapelketa antolatu du aurten ere bai, erakusleihoa politago zein komertziok jarri duen jakiteko. Hitza eta erabakia herritarrek dute.
Kiroldegian, Udaletxean eta Can Kutxan hautestontziak ipiniko dituzte abenduaren 29tik 31ra bitartean eta derioztarrek euren botoa utzi ahal izango dute bertan. Pertsona bakoitzeko boto bat onartuko da. Betetzeko paperak eta lehiaketaren oinarriak hautestontzien ondoan jarriko dituzte. Opari-txekeak zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.