Azaroaren 25an, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Derioko Udalaren Berdintasunerako Sailak, Kultura Sailak eta Sutondoan emakumeen elkarteak ekitaldi sorta zabala antolatu dute data horren inguruan.
Emakunde erakundearen ordezkari batek hitzaldia emango du gaur, arratsaldeko 7etan, Larrabarri baserrian eta hilaren 25ean, manifestazioa egingo da. Manifestazioa arrastiko 7etan irtengo da San Isidro plazatik, eta haren ostean, bilkura eta manifestuen irakurketa egingo dituzte Herriko Plazan. Hilaren 26an, sinadurak batuko dituzte eguerdiko 12etatik arrastiko 14etara eta arrastiko 6etatik 8etara oinezkoen gunean. Ekintza honek bat egiten du berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka euskal gizonen taldeak idatzitako eskutitzarekin.
Hilaren 28an, Benito Zambranok zuzendu duen Solas filma eskainiko da Gurea aretoan. Emanaldiaren ondoren Zineforuma egongo da Garbiñe Etxebarria psikologoarekin.
Beste alde batetik, atzo Campoamor elkartearen Blanca Estrellak hitzaldia eman zuela aipatu beharra dago.