Mungiako Udalak eta Astiunerako Udal Erakundeak “Lauaxeta Olerki Lehiaketa†antolatu dabe aurten lehenengo aldiz, euren hitzetan, lehiaketa “berezi eta garrantzitsuaâ€. Ekimen horren bidez, Mungiako Udalak jarraipena eman gura izan deutse 2005ean Esteban Urkiaga "Lauaxeta"-ren jaiotzaren mendeurrenean egindako ekitaldiei. Lehenengo saria Atotz Goikoetxea Derioko gazteak irabazi dau.
Lauaxetak idatzitako Mendigoxaliarena (Mendigoizalearena) olerkiaren izenburua oinarritzat hartu eta hortik abiatuta, parte-hartzaileek euren interpretazioa egin behar izan dabe. “Lauaxetaren poemako girotik abiatuta idatzi neban, hau da, Gerra Zibilean aberriak eukan askatasun saminetik, niretzat benetako mendigoizaleak izan ziran aitita eta amamaren omenez. Gerra urteak eta horreek ekarri ebezan une latzak eta eskasia duintasunez bizi izan ebezalakoâ€.
Atotz Goikoetxea euskal filologoa eta itzultzailea da. Hau izan da literatur lehiaketa baten parte hartu dauan lehenengo aldia. “Orain arte neuretzat idatzi dot, baina ingurukoek animatu ninduen lehiaketan parte hartzera. Ezustekoa izan da saria irabaztea; pozik nagoâ€.