Joan den barikuan Derioko Erakusleiho Txapelketearen sariak banatu ziran Larrabarri baserrian. Txapelketea Danerik Paraje! Zerbitzu eta Merkataritzako Alkarte Profesionalak antolatu eta berba eta erabakia herritarrek izan dabe.
Herriko gune ezberdinetan hautestontziak jarri ziran eta derioztarrek euren botoa itxi eben bertan abenduaren 29tik 31ra bitartean. Herritarren eritxiz, Liliak loradendak politago imini dau erakusleihoa Gabonetan. Saria jaso daben beste komertzioak honeek izan dira: Ane ileapaindegia, Perea estankoa, Mamen mertzeria eta Soraya ileapaindegia.
Beste alde batetik, alkarteak opari-txekeak zozketatu dauz botoa emon dabenen artean. Irabazleak honeek izan dira: Eva Ruiz, 100 euroko opari-txartela; Pilar Santin eta Mª Jesus Montalvillo, 50 euroko opari-txartel bana. Opari-txartelak CAN Kutxak emon dauz.