Herriko igerilekuetan bainatuko dira derioztarrak 2010eko udan

Aikor aldizkaria 2009ko ots. 11a, 14:35
Derioko Udalak igerileku estali gabeak eraikiko ditu herrian. Eraikitze lanak udaberrian hasiko dira, eta 2010. urteko udan amaituta egotea espero dute. Proiektua fase bitan eramango dute aurrera. Lehenengo faseko presupuestoa onartuta dago eta 900.000 euro ingurukoa da. Hiru igerileku egingo dira: handiena 25 metro luze eta 18 metro zabal izango da; bigarrenak sakonera txikiagoa edukiko du; eta hirugarrena umeei beharrizanetara egongo da egokitua. Horrezaz gainera, 3.000 metro karratuko berdegunea, harrera-lekua, aldagelak eta kafetegia atonduko dira. Igerilekuak Uribe Parkean egingo dituzte.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).