Zutik taldeko partaideak elkartuko dira berriro

Aikor aldizkaria 2009ko ots. 19a, 12:21
Zutik Derioko dantza taldea 80ko hamarkadaren hasieran desagertu egin zen. Hogei urte baino gehiago pasatu dira ordutik hona eta partaide batzuek nostalgia izan, eta berriro elkartzea pentsatu dute. Lagunarteko bazkaria antolatu nahi dute eta horrezaz gainera, Santiago jaietan dantzatzeko prest dauden guztiekin dantza ekitaldia burutzeko asmoa ere badute. Hori dela-eta, deialdi zabala luzatu die taldeko kide ohiei. Otsailaren 27an eta martxoaren 13an arratsaldeko 8etan bilduko dira Derioko institutuan, bazkaria zein dantza saioa prestatzen hasteko. Antolatzaileekin konkatuan jarri nahi duenak telefono zenbaki honetara dei dezake: 94 608 95 42 (Esther); edo mezua agindu tx.martin@hotmail.com helbide elektronikora.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).