Derioko Udalak bidaia antolatu du Maulera, bertako Maskarada ezagutzeko. Bidaia martxoaren 14tik 15era bitartean izango da eta 80 euro balio du herrian erroldatuta daudenentzat. Gainontzekoek 90 euro ordaindu beharko dute. Mantenu osoa eta hotelean gau bat pasatzea daude prezioaren barne.
Izena ematea otsailaren 11tik 26ra bitartean egin behar da Etxebizitza bulegoan, 94 406 46 40 telefono zenbakira deituta, edo mezua idatzita kultura@deriokoudala.net helbide elektronikora. Informazio gehiago, Etxebizitza bulegoan.