Derion bidaia antolatu dute Saloura

Aikor aldizkaria 2009ko mar. 4a, 09:16

Apirilaren 9tik 13ra bitartean bidaia egingo dute Salou-Port Aventurara, Derion. Bidaiak 270 euro balio du eta prezioaren barruan hauek daude: joan-etorria autobusean, ostatua Oasis Park hotelean mantenu osoko erregimenean, parkeko sarrerak (egun bi), txango gidatua Bartzelonara, asegurua eta gidari laguntzailea. Hala ere, osteguneko bazkaria ez dago prezioaren barruan. Izena ematea martxoaren 10era arte egin daiteke Etxebizitza eta Hiritarren Informaziorako Udal Bulegoan.