Zapatuan “Derio Stock†Aukera Azoka egingo dute hirugarren aldiz. Azoka goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara bitartean egongo da zabalik, eta bertan 12 komertziok hartuko dute parte: arropakoak, oinetakoak eta estetikakoak, besteak beste. Dendariek stock-ak eskainiko dituzte prezio berezietan.
Aukera Azokak nobedadea ekarriko du aurreko edizioen aldean. Izan ere, dendariek euren komertzioen aurrean mahaiak ipiniko dituzte, artikuluak han saltzeko. Antolatzaileek azaldu duten bezala, neurri horrek herrigunean giroa sortzea du helburu, eta bezeroak herriko kaleetatik pasea daitezela erosketak egiten dituzten bitartean. “Iaz baino salmenta gehiago egitea espero duguâ€.