Doyan klubeko neska-mutilek mailari eutsi diote berriro ere

Aikor aldizkaria 2009ko mar. 23a, 14:39
Otsailean Taekwondoko Euskadiko Txapelketa izan zen Etxebarrin kadete mailan, eta martxoan Taekwondoko Open Nazionala egin da Arrigorriagan. Doyan Derioko klubeko neska-mutilek lehiaketa bietan hartu dute parte, eta maila ezin hobea dutela erakutsi dute beste behin. Izan ere, guztira 18 domina ekarri dituzte etxera. Taekwondoko Euskadiko Txapelketa 1995. urtetik 1997. urtera bitartean jaiotakoei zegoen zuzenduta, eta Doyan klubak 18 parte-hartzaile aurkeztu zituen. Kirolari gehien aurkeztu zuen Euskadiko kluba izan zen. Deriokoek 13 domina lortu zituzten lehiaketan: zortzi, brontzezkoak; lau, zilarrezkoak; eta bat, urrezkoa. Egun horretan ere Teknikako Euskadiko Txapelketa izan zen eta han klubeko lau kirolarik hartu zuten parte. Garikoitz Egiartek brontzezko domina eskuratu zuen. Taekwondoko Open Nazionalean ere emaitza onak eduki zituzten derioztarrek. Openean Galizia, Nafarroa, Murtzia eta Euskadiko selekzioak eta Errioxa, Kantabria eta Euskadiko klubak aritu ziren. Doyan klubetik 10 neska-mutil joan ziren eta lau domina lortu zuten: bi, zilarrezkoak; eta beste bi, brontzezkoak. Beste alde batetik, klubeko Martin Arranzek Taekwondoko Espainiako Txapelketan parte hartuko duela aipatu beharra dago. Txapelketa martxoaren 28an izango da Calpen, Alacanten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).