Derioko udaltzaingoak jakinarazi duen arabera, Mantuliz auzunean dabiltzan langileek obus bat topatu zuten beharrean ari zirela. Gertaera apirilaren 17an izan zen. Udaltzainek Ertzaintza deitu zuten eta lehergailua ikuskatu ondoren, hura lehertzea erabaki zuten. Detonazioa segurtasun-neurriak kontuan hartuta egin zuten. Poliziak azaldutakoaren arabera, beste batzuetan bezala “Gerra Zibileko obusa daâ€.