Derioko Xake Taldeak ‘San Isidro’ Xake Nazioarteko Opena antolatu dute hamaikagarren aldiz. Opena maiatzaren 31n, goizeko 9:30ean, izango da kiroldegian, eta bertan Euskal Herriko xakelaririk onenek ez ezik Estatu eta nazio arteko mailakoek ere hartuko dute parte.
Antolatzailek ahalegin handia egin dute aurten, sariak hobetzeko. Horrela, 27 sari emango dira; herriko xakelaririk onenak, beteranorik onena eta 14 urtetik beheko xakelaririk onena, tartean.
Izena ematea 655 72 79 79 telefono zenbakian egin daiteke, goizeko 9etatik arratsaldeko 4etara eta gaueko 9etatik 10:30era bitartean. Erantzungailuan datu hauek utzi behar dira: izen-abizena, kluba, adina eta ELO. Izena ematea derioxaketaldea.org webgune eta derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikaren bidez ere egin daiteke, baita lehen aipatutako telefono zenbakira mezu bat aginduta ere. Inskripzioak 15 euro balio du; hala ere, federatuta daudenek 12 euro ordainduko dute, eta izena ematea doan izango da ELO>2300 kategoriakoentzat. Dirua kontu zenbaki honetan sartu behar da: BBK: 2095-0126-20-9101074776.