Doyan txapeldun!

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 19a, 11:15
Maiatzean Teknika eta PUMSE Euskadiko Txapelketa izan zen Etxebarriko kiroldegian. Txapelketan Euskadiko 12 klubek hartu zuten parte; Doyan Derioko Kluba, euren tartean. Derioko klubak 32 lehiakide eraman zituen txapelketara. Guztien ilusio eta ahaleginari esker, lehenengo postua lortu zuten taldekako sailkapenean. Neska-mutilak zortzi kategoriatan aritu ziren eta orotara bederatzi domina lortu zituzten: urrezko hiru domina, zilarrezko hiru domina eta brontzezko hiru domina. “Lorpen handia da, 25 urteren ostean lehendabizikoz lortu baitugu lehenengo postua”. Lander Lópezek, Aitor Merodiok eta Kerman Arranzek urrezko medaila bana eskuratu zuten; Liher Martinezek, Sofia Rodriguezek eta Martin Arranzek, zilarrezko medaila bana; eta Carla Sanchezek, Mikel García eta Iñigo Galanek, brontzezko medaila bana. Ekainaren 6an Espainiako Txapelketa izango da Torrelavegan, eta han Aitorrek, Kermenek eta Martinek hartuko dute parte. Deriotik autobusa aterako da, klubeko neska-mutilek kideak animatu ahal izateko. “Ahaleginak egingo ditugu, medailaren bat etxera ekartzeko”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).