“Sahara ezagutu” hitzaldia, Derion

Aikor aldizkaria 2009ko ekainaren 3a

Txorierri Institutuko ikasleak Tindufen dauden errefuxiatu sahararren kanpamentuetara joan ziren apirilean, bertako eskola bat berritzeko proiektuan parte hartzera. Gazteek hitzaldi bat eskainiko dute bihar, proiektu horren xehetasunak ezagutzera emateko. Hitzaldia arratsaldeko 7,30ean izango da, Larrabarri Derioko baserrian.