Uztailean babes ofizialeko 24 etxebizitza zozketatuko dira Landabarri Derioko egoitza-gunean. Zozketak nobedade inportantea ekarriko du, izan ere, derioztarrek ez ezik txorierritar guztiek eta bailaran kokatuta dagoen enpresetako langileek ere parte hartu ahalko dute bertan. Lehentasuna Derion erroldatuta daudenek izango dute.
Lander Aiarza Derioko alkateak azaldu duen moduan, etxebizitza-eskaintza eskaera baino handiagoa da herrian, eta horregatik erabaki da zozketa Txorierriko biztanleei eta langileei zabaltzea. Gainera, gainontzeko Udalek ere politika berari jarrai liezaioketen etorkizunean. “Mugikortasun jasangarriaren aldeko neurria ere bada. Egunero milaka lagunak etortzen dira gurenera lan egitera, eta etxea enpresaren ondoan badute, joan-etorriak murriztuko zirenâ€. Etxebizitza bakoitzak logela bi ditu eta 228.000 euro balio du.
Zozketan parte hartzeko interesa dutenek Derioko Etxebizitzaren Bulegoan (Sollube 1, behea) eman dezakete izena. Izena ematea uztailaren 18ra arte egongo da zabalik.