Olioa destatuko da Derion

Aikor aldizkaria 2009ko eka. 24a, 09:37

Oliba-olio birjina estra dastatzeko aukera emango dute Derioko Udalak eta herriko Hostalaritza Elkarteak, gaur 19:30etatik aurrera, Larrabarri Baserrian. Juan Imaz Bilboliva enpresaren zuzendariak dastaketa zuzenduko du. Enpresa hori aditua da oliba-olio birjina estra banatzen. Parte-hartzaileek hiru olio ezberdin gozatu ahal izango dute: Castillo de Canena, Picual motatako olibek egindako olio berde-berdea; Valseco, Toledon ekoizten dena; eta Masia Altet, Alakanten egiten dena. Ordubete iraungo du saioak, eta 30 lagunek parte-hartzeko aukera izango dute. Parte-hartu nahi duten guztiek informazio bulegora edo Hostalaritza Elkartera jo dezakete izena emateko. Derioko Udala eta Hostalaritza Elkartea Gastronomiaren urtea dabil ospatzen, “Derio dastatu” izenpean. Hori dela-eta, hainbat ekimen dabiltza antolatzen, eta horien artean olio-dastaketa dago.