Lavapies Madrilgo abesbatzak eta Ipar-Alde Derioko abesbatzak kontzertua eskainiko dute ostiralean, Gurea Aretoan. Saioa arratsaldeko 7etan izango da, doan.
Beste alde batetik, maskoten azoka eta txakurren desfilea egingo dira zapatuan, Mascotas Maider komertzioaren eskutik. Ekitaldiak arratsaldeko 5etatik aurrera izango dira Derioko kiroldegian. Besteak beste, animalia hauek jarriko dituzte ikusgai bertan: hegaztiak, marraskariak, arrainak, narrastiak eta igelak.
Kiroldegira hurbiltzen direnei txartela bana emango zaie, dortoka eta hori sartzeko ontzi baten zozketan parte-hartzeko. Kanpoko animaliek debekatuta dute azoka-barrutira sartzea.