354 lagunek hartuko dute parte etxebizitza babestuen zozketan, Derion

Aikor aldizkaria

Derioko Udalak 25 etxe babestu zozketatu ditu bihar, 12:00etan, Landabarri baserrian. Etxebizitzak Landabarri egoitza-gunean daude eta, orotara, 354 eskera jaso dira. Zozketak nobedade inportantea ekarri du, derioztarrek ez ezik txorierritar guztiek eta bailaran kokatuta dauden enpresetako langileek ere parte har dezakete bertan. Lehentasuna Derion erroldatuta daudenek izango dute.