Danarik Paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarteak herriko merkataritza eta bizitza suspertzea du helburuenetariko bat. Horretarako, ekimen sorta zabala antolatzen du urtean zehar, eta oraingo honetan zerbitzu berria jarri du bezeroen eskura: Derio Merkataritza Txartela.
Txartela doan eska daiteke elkartearen barruan dagoen edozein dendatan edo Nafarroako Rural Kutxan, eta abantaila ezin hobeak eskaintzen dizkie bezeroei. Izan ere, txartelaren jabeak hiru hileko epean eta inongo errekargu barik ordaindu ahalko ditu erosketak. Gainera, epea luzatu nahi badu, lehentasunezko interesak lortzeko aukera izango du.
Derion erostea inoiz baino erosoagoa izan dadin, Merkataritza Txartelaren bidez egiten diren ordainketak bezeroak nahiago duen banketxean helbideratuko dira. Era berean, txartelaren jabea sustapen bereziez baliatu ahalko da: deskontuak, opariak lortzeko puntuak eta zozketak, esate baterako.