Berrogeita lau urteko gizon bat hil da Derion, lan istripuan. Gizona kultur etxe berriaren eraikitzen lanetan ari zela erori da aldamiotik. ELA sindikatuak kontzentraziorako deialdia egin du gaurko. Kontzentrazioa eguerdiko 12etan izango da Udaletxeko Plazan.