Moda ibiltokia, Derion

Aikor aldizkaria 2009ko urr. 1a, 10:58

Danerik Paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarteak eta bertako Udalak moda ibiltokia antolatu dute urriaren 3rako. Desfilea arratsaldeko 7etan izango da oinezkoen kalean eta bertan 50 derioztar inguruk hartuko dute parte. Ekimenak herriko moda eta estilismoa ezagutzera ematea du helburu. Horrezaz gainera, Danerik Paraje! elkarteak merkataritza txartela aurkeztuko dute jendaurrean. Txartela doan da eta azarotik aurrera jarriko dute bezeroen eskura. Txartelaren jabea sustapen bereziez baliatu ahalko da: deskontuak, opariak lortzeko puntuak eta zozketak, esate baterako. Beste alde batetik, Sisniega abeslariak Viviendo hacia atrás diskoa aurkeztuko du ekitaldian.