Gure Aretoa adimen-desgaituentzat zabalduko dute

Aikor aldizkaria 2009ko urr. 23a, 13:45

Lander Aiarza Derioko alkateak eta Pablo González Gorabide elkartearen zuzendari kudeatzaileak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Gorabidek adimen-gabeziadunekin egiten du lan, eta hitzarmen horren bidez elkartearen kideek film bat ikusteko aukera izango dute Gurea Aretoan. Saioak hilean behin izango dira, ostiral arratsaldean; lehenengoa azaroaren 6an izango da. Sinatzaileak pozik agertu dira, eta euren ustez, behar-beharrezkoa da horrelako ekintzak bultzatzea, adimen-gabeziadunen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarteratzeko prozesua arintzeko.