Aurreko urteetan bezala, Euskaltel-Euskadi Fundazioak Bizikletaren Jaia antolatu zuen domekan, Derioko Seminarioan. Ekitaldian adin guztietako 1.000 txirrindulari inguru batu ziren eta horien artean hauek izan ziren: Euskaltel-Euskadi, Orbea eta Naturgas taldeen txirrindulariak, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Iñaki Mujika Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendaria eta Juan MarÃa Atutxa.
Ekitaldiak helburu bi izan zituen: alde batetik, bizikletaren erabilera bultzatzea; eta bestetik, Euskaltel-Euskadi taldeak zaleei eskertzea denboraldian zehar emandako laguntza.
Umeak pozik ibili ziren euren idoloekin batera bizikletaz ibiltzeko aukera izan zuten-eta. Gainera, Txirri pailazoak saioa eskaini zuen umeei zuzendutako lasterketa hasi baino lehen. Parte-hartzaile guztiek opariz betetako motxila jaso zuten.