Haizeak arkupe baten xaflak behera bota ditu Derion

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 2a, 12:55
Atzo ez zen haize handirik ibili, baina nahikoa izan zen Derioko arkupe batean kalteak eragiteko. Kalteak Ganbe kalean izan ziren, 17 eta 19 zenbakietako arkupean, hain zuzen ere. Auzokide batek jakinarazitakoaren arabera, arkupearen xaflak arratsaldeko 4:30ak inguru erori egin ziren, haizea zela-eta. Momentu horretan emakume bi eta ume bi zeuden arkupean. Umeak zauririk gabe irten baziren ere, emakume batek ebakia egin zuen buruan; eta besteak, hankan. Emakume biak ospitalera joan ziren, baina ez zioten punturik eman, azaleko ebakiak zirelako. Ganbe kalera Ertzaintza, suhiltzaileak eta Lander Aiarza Derioko alkatea azaldu ziren. Auzokidearen esanetan, joan den urtean ere, eraikina altxatzen zebiltzala, arkupearen xaflak erori ziren lurrera, haizea zela-eta. “Atzo gertatu dena ikusita, eraikuntza-enpresak ez duela neurri handirik hartu atera dezakegu ondorio”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).