Untza Derioko mendi taldeak mikologiari buruzko ekitaldiak antolatu ditu azaroaren 12tik 30era bitartean.
Azaroaren 12an, 19:00etan, hitzaldia emango du Plácido Iglesias Errotarri Durangoko elkartearen presidenteak Caja Navarran. Hitzaldian argibideak emango dira dauden perretxiko motak ezagutzeko. Hilaren 14an, irteera egingo dute perretxikoak jasotzera. Hitzordua goizeko 8etan izango dute udaletxe aurrean. Hurrengo egunean ikusgai jarriko dituzte jasotako aleak, Arrautza Gorringo Mungiako elkartearen laguntzarekin. Erakusketa Sollube kalean egingo dute 11:00etatik 14:00etara. Azkenik, argazki erakusketa izango da azaroaren 12tik 30era bitartean Caja Navarran.