Azaroaren 25ean Genero-Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta horren haritik, hainbat ekitaldi antolatuko dira Derion, azaroaren 24tik 27ra bitartean. Ekitaldiak Sutondoan elkarteak eta Udalak antolatu dituzte.
Azaroaren 24an, martitzenean, Miren Olga MacÃas abokatuak “Genero-indarkeria familia-esparruan†hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 5etan, Larrabarri Baserrian.
Asteazkenean genero-indarkeriaren aurkako manifestazioa egongo da. Arratsaldeko 7etan San Isidro elizatik atera eta Herriko Plazara abiatuko dira. Bertan kontzentrazioa egin eta manifestu bat irakurriko dute. Ostiralerako zine-foruma antolatu dute Garbiñe Etxebarria Psikologoarekin. Gurea Aretoan Sólo mÃa pelikula emango dute arratsaldeko 7etan.