Bihar, abenduaren 15ean, Egunkariaren kontrako epaiketa hasiko da. Arrekikili, Lagatzu, Tximintx eta Zorrizketan euskara elkarteek, Txepetxa AEK euskaltegiak eta Egunkari libre plataformak kontzentraziora deitu dute biharko. Ekimenak epaiketa salatu eta auzipetuei babesa ematea du helburu. Kontzentrazioa Derioko plazan izango da iluntzeko 8etan.