Urak etxebizitza batzuk hartu ditu Derion, akats tekniko baten ondorioz

Aikor aldizkaria 2010ko ots. 9a, 13:48
Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoko langileak mantentze-lanak egiten ibili dira gaur goizean, Derion. Goizeko 11etan akatsen bat egin, eta presio handiegia askatu dute tutuetan. Horren ondorioz, hainbat etxe eta denda bete dira urez. Kalte handiena herriko alde zaharrean izan da, hau da, Udaletxetik kiroldegira arteko tartean. Goiz osoan zehar Ur-Partzuergoko teknikariak kalteak-eta aztertzen ibili dira. Mº Cruz Erdiko kalean bizi da, eta ustekabez harrapatu du urak. “Ura hormatik jaitsi da barra-barra: 20-30 cm-ko altuerara heldu da, baina senide eta auzokideen laguntzarekin ura ateratzea lortu dugu”. Ur eta elektrizitate barik gelditu da etxean. José Luis Ruiz de Egino udal-aparejadoreak nork bere etxea konpondu, eta faktura Ur-Partzuergoari emateko gomendioa luzatu die herritarrei. Zalantzak eta argibideak lortzeko Derioko Udaletxera joan edo Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoaren telefonora (94 487 31 00) deitzeko aukera dute derioztarrek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).