Ingurumenaren jarraipen-batzordea gaur batu da berriro. Bilera horretan jakinarazitakoaren arabera, AENAk onartu du soinu-isolamenduaren lanak 54 etxebizitza gehiagotan egitea. Gaur egun arte 62 etxebizitza hartu ditu AENAk Bilboko Aireportuaren Isolamendu Akustikoaren lehenengo fasean barruan. Dagoeneko, Derioko zortzi etxebizitzatan egin dira soinu-isolamenduaren lanak.