Urre bi, Doyan gimnasiorentzat

Aikor aldizkaria 2010ko ots. 22a, 14:32

Otsailaren 13an Taekwondo Euskadiko Txapelketa egin zen Etxebarrin, junior kategorian. Txapelketan Doyan Derioko gimnasioko neska-mutilek hartu zuten parte. Iñigo Galan eta June Gonzalez urrezko domina bana eskuratu zuten eta Markel Larrabeitik zilarrezko domina irabazi zuen. Horrezaz gainera, beste lau taldekideek eskuratu zuten brontzezko domina: Kerman Arranz, Ander González, Gorka Duran eta Andima Freire. Martxoaren 20an Espainiako Txapelketa izango da, eta bertan, Iñigo, June, Markel eta Andima ibiliko dira norgehiagoka. Beste alde batetik, aipatu behar da Asier Rodriguez Doyaneko maisua Euskadiko hautatzaile izendatu dutela junior kategorian.