Tragediak gogor jo zuen Haiti urtarrilean. Hilabete horretan lurrikara bi izan ziren herri horretan eta ondorioz, 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Horrezaz gainera, 250.000 zauritu egon dira eta bi milioi haitiar baliabide barik lotu dira.
Derion, ongintzazko gala antolatu zuten otsailaren 19an, Haitiren alde. Galan 3.365 euro batu ziren, eta diru-kopuru horri Udalak emandako 3.000 euroko laguntza gehitu behar zaio: 3.365 euro, orotara. Dirua Medicos Mundi elkarteari eman zaio, laguntza horiek Haitira agin dezaten.
Ekitaldian Sutondoan elkarteak, Ipar-Alde abesbatzak, Untza mendi taldeak eta Dendarien eta Ostalarien Elkarteak hartu zuten parte. Era berean, hurrengoak ere aritu ziren galan: Mikel eta Sara dantzariak, Iraiti eta Alazne Haitiren gaineko ipuin lehiaketaren irabazleak, FernandoZ amora poeta, Sisniega abeslaria eta tinbal talde bat. Gurea Aretoa jendez gainezka egon zen.