“Laburbira” Deriora ailegatuko da

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 25a, 14:48
Topagunea euskara elkarteen federazioak Film Laburren Zirkuitua antolatu du zazpigarren aldiz. Zirkuitua apirilaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean egingo da eta nobedade moduan, aurten izena aldatu diotela aipatu behar da. Hemendik aurrera zirkuituak “Laburbira” izango du izena. “Laburbira” apirilaren 22an ailegatuko da Deriora, Tximintx euskara elkartearen eskutik. Film laburren emanaldia arratsaldeko 8etan izango da Gurea Aretoan, eta bertan lan hauek jarriko dira ikusgai, doan: Koldo Almandozen Ahate pasa; Telmo Esnalen Amona putz!; Jose Luis Barredo eta Iñigo Garciaren Clark eta Boris; Arkaitz Basterraren Esaiok; Iñigo Sanzen Nora zoaz; Urko Mauduit eta Ioseba Salaberriren Odisea etxaldean; eta Zorion hutsa. Azken hau Estibaliz Arizek, Itziar Faidok, Janire Fernándezek, Vanessa Martínek, Gorka Montielek eta Malen Ulaziak osatutako taldeak egin du, karrera amaitzear zeudela. Emanaldian aipatutako zuzendarietariko bat egongo da eta ikusleek hari galderak egiteko aukera izango dute. Ekimena Derioko Udalak babestu egiten du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).